Pasa den Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko hainbat jarduera burutu genituen.
[Read more…] about Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko EgunaMATRIKULAZIOA 2022-23
Hezkuntza Departamentuak 2022-2023 ikasturterako aurrematrikula egiteko jarraibideak argitaratu ditu Aurrez izena emateko epea martxoaren 7tik 11ra bitartean izango da. Informazio gehiago jakiteko HEMEN klikatu.
IGAUTREAK 2022
Pasa den otsailaren 25ean, Igautreak ospatuko genituen Garraldako ikastetxean. Zoritxarrez, iaz bezala, familiaren parte hartzea ezinezkoa izan zen.
Eguna hasteko, 10:00-10:30 bitarte Unai Lasoren bisita izan genuen eta, segidan, hamaiketakoa.
Ondotik. 11:00-11:30, mozorrotu, argazkiak atera eta denok prest ginenean, Karrika-buelta egingo genuen.
Ekitaldi nagusia 12:15etan pistan egin genuen eta etxera joan aurretik, luntxa jan genuen.
Oso polita izan zen eguna, berriz kaleak hartuz mozorratuta eta alaitasuna sakabanatzen. Hemen eguneko argazki batzuk.

SARE SOZIALAK: arriskuak
DBH4ko ikasleek informatikako ikasgaian sare sozialak aztertzen egon dira, eta onuraz hitzegiteaz aparte arriskuetan oinarritu duten beren lana.
Hona hemen prestatu duten aurkezpena.