3.DBH-ko Gaitasun Digitaleko ikasleak, hurrengo otsailak 17an ospatuko ditugun Igautreen kartela sortu dute. Bertan aurki dezakezue prestatutako egitaraua.
Agate Deuna
Kantari eta puskabiltzan Garraldako karriketan barna. Giro aparta.
Merry Christmas
LH ikasleek jai zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizuete.
Euskara Eguna 2022
Pasa den abenduaren 7an Garraldako Ikastetxean Euskararen Eguna ospatu genuen euskararen garrantzia aldarrikatuz. Horretarako hainbat ekintza burutu genituen: pelikula ikustaldia, Euskalhoota, bertsoak bota, … Hona hemen egunaren laburpen txiki bat.
Erronkarira irteera
Pirinioko DBHko ikasleen Euskara Batzordeari jarraipena emanez, abenduaren 1ean Otsagabia, Erronkari eta Garraldako DBHko ikasleak eta irakasleak Erronkarin elkartu ginen euskara ardatz gure harremanak sendotzeko. Goizean taldetan banatuta, Ahobizi dinamika eta Baso ihesa egin genituen. Eguzkia lagun bazkaldu ondotik, Euskaraldiko dantza dantzatu eta karaokea egin genuen. Egun ederra pasatu genuen.
