Garraldako Xamar idazlearen bisita izan dute DBH 3 eta 4ko ikasleek. Momentu goxo bezain interesgarria pasatu dugu gure herrietako historia eta istorioak ezagutuz eta euskararen indar eta presentziaz ohartuz.
Esker mila Xamar!


(abajo en castellano)
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, astean zehar ekintzak burutu ditugu. Egun hauxe, Iraultza Industrialaren ondoren sortu zen, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde borrokatzeko.
Alde batetik, gaur jolas orduan, eskola guztia elkartu gara M-8 irudia osatuz.
Eta bestetik, LH2-3-4ko ikasleek eta LH5-6ko ikasleek honako lanak egin dituzte.
Hezkuntza Departamentuak 2023-2024 ikasturterako aurrematrikula egiteko jarraibideak argitaratu ditu. Aurrez izena emateko epea martxoaren 6tik 10era bitartean izango da. Informazio gehiago jakiteko HEMEN klikatu.
LHko 5. eta 6. mailako ikasleek patata tortilla bat egitera animatu ziren abilezia handia erakutsiz. Hemen duzue azken emaitza. Ikusten duzuen bezala etxean egiteko aitzakirik ez!!
Garraldako ikastetxeko Euskal Igautreak.
Aurten, aurreko urteetan ez bezala, igautreak ospatu ditugu normaltasun osoz. Azken asteotan Euska Herriko igautreetako pertsonai ezberdinen mozorroa eta euskal kulturarekin izan duten esanahia landu ondoren kalera ateratzeko momentua iritsi da. Eguraldia lagun izanik eta ikasle eta irakaslez osatutako fanfarreak animaturik, karrika buelta koloretsua egin da Garraldako herrian. Joaldunek irikitzen zuten desfilea eta haien atzetik txatxo, momotxorro, hartza eta tximinoa, katilungorriak, lamiak, mamoxarroak, kaskaboboak eta kauteroak kaleak girotu dituzte. Azkenik ikuskizun polita eskaini diete familia eta hurbildu nahi izan duten guztiei dantza eginez eta dantzara gonbidatuz. Bakantza on guztieri eta bueltararte!
Garraldako eskolako hainbat irakasleok sindikatuen gehiengoak egindako (LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT) greba deialdiarekin bat egingo dugunez zuekin partekatu nahi genituen greba honetara joateko arrazoiak.