Aurreko maiatzaren 18an EUTSI-koen bisita izan genuen eskolan. LH2,3,4 eta LH5,6 geletako ikasleek parte hartu zuten Eutsik proposatutako belaunaldien arteko ekintzan. Aurten, martxa nordikoaren inguruan izan da. Eguraldi txarra zela eta, pistan martxa nordikoaren teknika lantzeko hainbat jolas egin genituen.
Primeran pasa genuen! Esker mila Eutsi, proposamenarengatik eta espero dugu datozen urteetan ere elkarrekin ekintza gehiago egitea.
