ADI PROIEKTUA
Auñamendiko Disziplinarteko Ikaskuntza Ikasturte honetan Auñamendi Disziplinarteko Ikaskuntza (ADI) proiektua jarri dugu martxan Garraldako Institutuan. Gai zentrala “Munduko Herriak” hartuta, diziplinarteko proiektu bat garatu dugu DBHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleekin. Proiektua hiru egunekoa izan da (martxoaren 30a, martxoaren 31 eta apirilaren 1a), eskolako ordutegian.Ekimen honekin, guztion artean, bizikidetzan, inklusioan eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako eskola eraikitzen jarraitu nahi dugu.…
KORRIKA 2026
Martxoaren 20an KORRIKA Garraldatik pasa zen eta ikasleek lekukoa eramateko aukera izan zuten. Giro ederra sortu zen goizean goizetik eta partehartzea handia izan zen. Esker mila Guraso Elkarteari prestatutako gosariarengatik! Ikusi hemen eskolako kilometroaren bideoa: https://youtu.be/I-iDk4yctrY
Orientazio akademikoa irteera
Aurreko ostiralean, DBH3-4ko ikasleekin Irunberrira joan ginen bertako batxilergoa eta lanbide heziketa eskaintza ikustera. Modu honetan, gure ikasleek aurrez aurre ikusi zuten, ikasketa hauek egiten ari diren ikasleen egunerokotasuna. Garraldako ikasleak Iruberriko institutoan
Gure emakume erreferenteak
Komunikazio tailerreko ikasleek erreportaje batzuk egin zituzten eta, kasualitatez, denek emakumezkoei egin zizkieten elkarrizketak. Hori dela eta, Martxoak 8rako emakume horiek aipatutako ideia garrantzitsuak jarri ditugu erakusketa batean. Erakusketan Arantza Inchausti, Miren Cia, Leire Reta, Uxue Garcia eta Nahia Barberena ditugu. Komunikazio tailerreko ikasleak
Aurrematrikula 2026-27 ikasturtea
Datorren Martxoaren 9tik 13ra bitarte 2026-27 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea izanen da. Informazio gehiago cpgarral@educacion.navarra.es helbide elektronikoan edo 948 764401 telefonora deitu.
Amancay Gaztañaga idazlearen bisita
Pozgarria izan da eskolan atzo Amancay Gaztañaga idazlearen bisita jasotzea. DBH1 eta DBH2ko ikasleek berriki irakurri dute haren lana, Martin Martina eta Urrezko orraziaren misterioa, eta oraingoan aukera paregabea izan dute liburuaren atzean dagoen sortzailea aurrez aurre ezagutzeko. Topaketan zehar, ikasleek galdera ugari egin dizkiote: idazlearen ogibideari buruz, istorioko pertsonaien sorrera eta garapenaz, baita sorkuntza-prozesuari buruz ere. Jakin-min handiz entzun…











