Azken asteetan, Garraldako ikastetxeko DBH guztiak drogen menpekotasunen inguruko tailerra izan dugu. Tailerretan hainbat droga mota eta haien ondorioak zeintzuk diren ikasi dugu.
Asko ikasi dugu eta oso interesgarria izan da.
(abajo en castellano)
Azken asteetan, Garraldako ikastetxeko DBH guztiak drogen menpekotasunen inguruko tailerra izan dugu. Tailerretan hainbat droga mota eta haien ondorioak zeintzuk diren ikasi dugu.
Asko ikasi dugu eta oso interesgarria izan da.
Pasa den astean, dietista bat etorri zen Garraldako eskolara. DBHko ikasle eta irakasleak elkartu ginen hitzaldi honetan eta informazio interesgarria eskuratu genuen dietistaren aldetik.
Honek, gauza askori buruz hitz egin zigun, guztiak elikadurarekin lotutakoak, nola ez. Lehenengo, gure platera zer janari motaz bete behar dugun esan zigun. Hori bai, egunean zehar egin behar ditugun jardueren arabera, gauza batzuk edo beste batzuk jan behar ditugu.
Hitzaldia bukatzeko, bakoitzak gozoki edo krispeta bat hartu genuen. Baina jan baino lehenago, hainbat pausu egin genituen janariaz gehiago gozatzeko.
Asteazken honetan DBH 3 eta 4ko ikasleok SKOLAEk antolaturiko antzerkia izan genuen. Erlazio baten garapenari buruzko antzerki bat aurkeztu ziguten.
Hainbat konturen artean mugak, komunikazioa eta beste pertsonei nola lagundu landu egin genituen. 2 orduko antzerkia izan zen, baina ez pentsa izugarrizko txapa izan zenik, oso arina izan zen. Batzuetan ikasle batzuk atera ginen antzerkiaren parte izateko eta pertsona horren paperean sartzeko.
Asko ikasi genuen eta asko hausnartu genuen ere.
Pasa den Apirilaren 27an XXXVI Nafarroako Matematika Olinpiada ospatu zen eta Eidur Ekisoain eta Ibone Pedroarena, 2.DBH-ko ikasleak, gure olinpikoak izan ziren. Olinpiada Julio Caro Baroja institutuan egin zen, Iruñean.
Bertan, Nafarroako 150 ikaslek 6 problema matematiko ebatzi zituzten, bikoteka. Ibonek eta Eidurrek gogotsu parte hartu zuten, eta onenak izan ez baziren ere, ia buruketa guztiak ebaztea lortu zuten.
Mila esker biei erakutsitako interes eta gogoagatik eta eskerrik asko zuen familiei ere beraien babesa izateagatik!! Datorren urtera arte!