Eskolako igautreen egitaraua Irati Irratian
Igautreen nondik norakoak aurkeztera hurbildu dira 4 DBHko Enara, Hegoa, Eukene , Maren eta Magali. Gonbidapena luzatu dute mozorrotu eta gerturatu zaitezten beraiekin igautreak ospatzera. ELKARRIZKETA IRATI IRRATIAN
Jarraitu irakurtzen Eskolako igautreen egitaraua Irati Irratian
Musikaria eskolan
Gabonetako oporren bueltan, Miren Narbaiza musikariaren bisita jaso dugu. Hainbat musika taldeetan izan duen ibilbideaz (Napoka Iria, Mice) eta bere proiektu berriez hitz egin digu. Bere abesti batzuk erakutsi dizkigu eta bat elkarrekin kantatu dugu.
Mandalak margotzeko liburua
DBH 2. mailako ikasleek proiektu berezia burutu dute azken asteotan Plastika ikasgaian. Artea eta geometria uztartuz, mandalaz osatutako liburu bat sortu dute, baina proiektua ez da gelan geratu: LH 1. mailako ikasleei oparitu diete.Mandalak diseinatzeko prozesuan, DBHko ikasleek marrazketa teknikoko hainbat kontzeptu tekniko erabili dituzte. Liburua osatu ondoren, LH 1. mailako gela bisitatu dute lana aurkezteko. DBH2ko ikasleak LH1ko ikasleei…
NEGUKO FESTA
2025eko abenduaren 19an Neguko Festa ospatu genuen eskolan. Goizeko 9:00tan etorri ginen baserritarrez jantzita eta tailer batzuk egin genituen: just dance, euskal dantzak, eskulanak eta aurpegi margoketa. Jarraian, 11:15etan patioan hamaiketakoa hartu genuen eta gaztaina erreak jan genituen. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ikustera gerturatu ginen eta abestu egin genien. Kalejiran, musikarekin batera, Errotaraino joan ginen eta talde bakoitzak…
XAKE
Nafarroako Xake Federakuntzaren gonbiteari jarraituz, Garraldako eskolan Xake Txapelketa antolatu dugu patio ordu eta eskolaz kanpokoetan.
Euskararen eguna
Pasaden abenduaren 4ean, urtero bezala, Garraldako eskolan euskararen eguna ospatu genuen. Eskolara heltzean talde bakoitzak pelikula bat ikusi genuen gure gelan. Ondoren adin desberdinetako ikasleak nahastu ginen eta dinamika desberdinetaz gozatu genuen. Dinamika horiek hitz tailerra (murala), herri kirolak, zonaldeko kirolarien tailerra eta Aezkeraren inguruko tailerra izan ziren. Dinamika hauek amaitzean denok elkartu ginen eta ekitaldi nagusia ospatu genuen. Janus…











