Gure ikasleak podcast gelan
DBH 1. mailako ikasleak podcast gelan egon dira eta 1. ebaluazioan egindako proiektuaren berri eman digute. DBH 1. mailako ikasleek, Euskal Hizkuntza eta Literatura ikasgaian, elkarrizketa landu dute eta elkarrizketatzaaileak bihurtu dira. Ondoren, podcast gelan, elkarrizketa horietatik ateratako informazioa kontatu digute. Entzun podcast-a hemen
DBHko Piritopaketa Auritzen
Urriaren 28an Auritzen elkartu ginen Erronkari, Otsagi eta Garraldako institutuetako ikasleok urtero egiten dugun DBHko Piritopaketa ospatzeko. Aurtengo antolatzaileak gu ginenez, beste ikastetxeetakoak etorri bitartean beraien ongi etorria prestatzen egon ginen. Hasierako agurraren ondoren goizeko ekintzei ekin genien. Hortaz, ziklo ezberdinetan banandurik eta Aranzadiko elkarteak gidaturik, Zalduako aztarnategia bisitatu genuen. Era berean, DBH3 eta 4ko ikasleek eskultura batzuk sortu genituen…
Historiaurreko instrumentuak sortzen
DBH3 ikasleok musikako ikasgaian hainbat instrumentu sortu ditugu historiaurreko instrumentuetan oinarrituak. Hauek sortzeko zenbait irizpide bete behar izan ditugu: birziklaturiko edo hurbil genituen materialak erabiltzea, sorkuntza prozesua sinplea izatea, instrumentu bakoitzaren jatorria eta erabilpena erritual batekin lotzea, soinu argia ateratzea eta erritmo bat jotzeko baliagarria izatea.
Hondakinen prebentzioa Garraldan
Aurreko asteazkenean, azaroak 4ean, eskolan pilatzen diren hondakinen inguruko lanketa bat egitera etorri ziren Nafarroako Hondakinen Partzuergoko eta BIDAUSIko mankomunitateko kideak. Egun honetan, ikasle zein irakasleek jolasgarairako ekarritako hamaiketakoak elkartu eta aztertu egin genituen. Ondoren, zabor horiek sailkatu genituen eta zaborren prebentzioaren garrantzia azpimarratu genuen. Kideekin ekintza egin ostean, gelaratu genituen. Bukatzeko, ikasle bakoitzak bere etxera bokatoia eraman zuen hauen…
Auñamendiko eskolak elkarrekin berriro: ikasturteko lehenbiziko irteera Iruñera!
Pasa den urriaren 15ean, Auñamendi eskualdeko ikasle eta irakasleok ikasturteko lehenbiziko irteera handiaz gozatu genuen Iruñean. Urtero bezala, eskualdeko eskola guztiak bildu ginen egun ahaztezin bat elkarrekin igarotzeko. Guztira 131 ikasle ibili ziren hara eta hona, hiru autobusetan banatuta, adin bakoitzari egokitutako ekintzez gozatzen: Haur Hezkuntzakoak: Kili-Kili parkean ibili ziren koloretako bolatxoen artean galduta jolasten. LH 1etik 4rakoak: Salting-en aritu…
Jarraitu irakurtzen Auñamendiko eskolak elkarrekin berriro: ikasturteko lehenbiziko irteera Iruñera!
Sorogaingo orroaldia
Pasa den astean, DBH-1eko ikasleak Sorogaingo aterpetxera joan ginen. Bertan, gauean orroaldia entzutera atera ginen grabagailuarekin, ondoren, hauen analisia egiteko asmoz. Aterpetxean bertan lo egin ondoren, ostiral goizean Bioma Forestal enpresako Jokin Gorrotxategirekin basora joan ginen, nahiz eta eguraldiak ez asko lagundu. Bertan, baso ustiaketa eta dinamika nolakoa den azaldu zigun. Ederki pasa genuen!










