Garralda, Otsagi eta Erronkariko ikastetxeetan euskara sustatzeko 2017-2018 ikasturtean proiektu amankomun bat sortu genuen. Bide batez, hiru bailaretako ikasleen harremanak indartu nahi ditugu, euskara abiapuntu izanik. Ikasturte hauetan zehar hainbat topaketa egin ditugu. Horiek finantzatzeko Euskara Zerbitzuen laguntza izan dugu. Horretaz gain, Guraso Elkarteekin elkarlanean, dirulaguntza bat ere jaso dugu.
Proiektua interesgarria bezain beharrezkoa dela uste dugu eta jarraitzeko asmoa daukagu.