Esta año también hemos participado en el concurso de Microrelatos y alguno/a de nuestro alumnado ha sido premiado.
Aquí tenéis los Microrelatos premiados de nuestro centro (no los hemos traducido porque perderían su esencia). ¡Felicidades a todos/as los/as participantes, pero sobre todo a las personas ganadoras! Seguid viajando el mágico mundo de las palabras.
NIRE TXAKURRA
Egun batean mendira joan ginen nire anaia eta ni. Paseo txiki bat egitera. Makilak hartu genituen etxola bat egiteko. Ibili eta ibili bapatean txakur txiki bat aurkitu genuen eta etxera eraman genuen. Oso polita eta txikia zen. Ez genuen janaria txakurrentzat eta hezurrak eman genizkion. Egun oso ona izan zen. Bigarren egunean etxe bat egin nion. Bi urte pasatuta ume txiki bat kartelak jartzen ari zen eta hau jartzen zuen: txakurra galduta. Joan eta txakurra eman nion.Ume txikia hurbildu zen eta esan zuen:
– Eskerrik asko nire txakurra zaintzeagatik. Egun batean ikusi nahi baduzu etorri nire etxera.
Jon Nazabal Eginoa
IZPI BAT
Itsasoaren erdian nago, bakarrik, ezer gabe, dena ilun dago. Beno, nire txalupa nirekin dago. Zirrikitu txiki batetik izugarrizko aireak ihes egiten du. Ai ama! haizea joan ahala ura sartzen da. Ito egingo naiz? Nire bizitzako momenturik hobrenak nire burura datoz, korrika, lasterka, bata bestearen atzetik.
– Lagundu, lagundu!
Halako batean argi liluragarri bat ikusten dut urrunean. Zer ote da? Argia niregana hurbiltzen da. Gero eta hurbilago, gero eta azkarrago, gero eta min gehiago nire begietan. Mina jasanezina da!
Eta orduan…
– Esna zaitez, ordua da eta!
Irune Erdozain Lanas
NIRE BARNEKO PENTSAMENDUAK
Etxean nago, ohean sartuta aita eta amaren oihuak entzuten. Ez dakit ze pentsatu eta ez dakit pentsatzea ona den. Badauzkat gauza asko esateko baina beti gertatzen den bezala ezin dut ezer esan. Oihukatzeko gogoak ditut, zinez, behera jeisteko eta liskarran dauden bi pertsona haiei banatzeko esateko gogoak. Egia aurrez aurre esateko eta inguruko gauza eta pertsona guztiekin bukatzeko gogoak. Bihar egun berria. Niretzat betiko eguna. Monotonia honetan sartuta egunak beti berdinak direla dirudi, estresa, nekea eta nazka eguneroko sentimenduak dira. Egunero bezala txintxo-txintxo eserita egongo naiz, irakasleak eta liskarrak entzuten, nota onak ama eta aita lasaitzen duten bakarra direla dirudielako.
Iraia Ziaurritz Villalba