2018/19 ikasturte honetan eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentutik burutzen ari den ikasNOVA Hezkuntzaren Eraldaketa Digitalerako estrategiaren barne, Nafarroako sare publikoko DBHko 1. mailako ikasle guztiek chromebook bana jaso behar dute, G Suite for Education-ekin batera, Hezkuntzaren Eraldaketa Digitalerako tresna gisa erabiltzeko.
Ondorengo estekan ikusgai dago azaroan familiak informatzeko antolatu zen saioa. Bertan, 1:1 proiektuari eta familien parte-hartzeari buruzko informazioa azaldu zen, antolamendua eta gailuaren erabilera egokiari buruzkoa.