Abenduaren 4an Garraldako ikastetxean Euskara-eguna antolatu zen
Burututako jardueren artean “Idazlea eskolan” izan zen. Gaizka Arostegi egon zen gure artean, eta bai LH3-4-5-6 zein DBHko ikasleekin solasean ibili zen idatzitako liburuen inguruan. LH3 eta LH4koek Nerbioiko Pirata irakurri zuten; LH5-6ko ikasleek Txopo; DBH1-2ko ikasleek Karlisten altxorra; eta DBH3-4ko ikasleek Urrezko Orrazia.
Haur Hezkuntzako eta LH1-2ko ikasleek ipuin kontalari baten bisita jaso zuten.
HH eta LHko ikasleek eguna zonaldeko beste eskolakoekin batera ospatzen dute, eta horretarako jolasak egiten egon ziren.