Kantari eta puskabiltzan Garraldako karriketan barna. Giro aparta.
Egurrezko txori etxolak patioan
DBH2ko ikasleek teknologiako klaseetan egurrezko txori etxolak eraiki dituzte eta eskolako patioko zuhaitzetan jarri dituzte.
Merry Christmas
LH ikasleek jai zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizuete.
Euskara Eguna 2022
Pasa den abenduaren 7an Garraldako Ikastetxean Euskararen Eguna ospatu genuen euskararen garrantzia aldarrikatuz. Horretarako hainbat ekintza burutu genituen: pelikula ikustaldia, Euskalhoota, bertsoak bota, … Hona hemen egunaren laburpen txiki bat.
Erronkarira irteera
Pirinioko DBHko ikasleen Euskara Batzordeari jarraipena emanez, abenduaren 1ean Otsagabia, Erronkari eta Garraldako DBHko ikasleak eta irakasleak Erronkarin elkartu ginen euskara ardatz gure harremanak sendotzeko. Goizean taldetan banatuta, Ahobizi dinamika eta Baso ihesa egin genituen. Eguzkia lagun bazkaldu ondotik, Euskaraldiko dantza dantzatu eta karaokea egin genuen. Egun ederra pasatu genuen.
Azaroak 25
Azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatu genuen. Honela, eskolan hainbat ekintza burutu genituen, besteak beste, manifestua irakurri zen, geletan Azaroak 25 eguneko jatorria aztertu genuen eta egunari itxiera emateko “Ez, beti da ez” Alarma Morearen abestia ozen, lau haizetara, abestu genuen.