Pasaden abenduaren 4ean, urtero bezala, Garraldako eskolan euskararen eguna ospatu genuen.
Eskolara heltzean talde bakoitzak pelikula bat ikusi genuen gure gelan. Ondoren adin desberdinetako ikasleak nahastu ginen eta dinamika desberdinetaz gozatu genuen. Dinamika horiek hitz tailerra (murala), herri kirolak, zonaldeko kirolarien tailerra eta Aezkeraren inguruko tailerra izan ziren. Dinamika hauek amaitzean denok elkartu ginen eta ekitaldi nagusia ospatu genuen. Janus Lesterren Kantu on bat abestia abestu genuen eta otapurrak jan genituen. Eskerrik asko sukaldariei, zeinen goxoak zeuden! Eguna bukatzeko DBH-ko ikasleek dantzaldia izan zuten pistan.
Egun zoragarria izan zen eta eskolako xede garrantzitsuenetariko bat presente egon zen goiz osoan zehar. Garraldan euskaraz hezi eta bizi nahi dugu!
Esker bereziak eman nahi dizkiegu Ion Retegi eta Maider Ardanazi pilota joku desberdinak haurrengana hurbiltzeagatik eta Edurne Bidadorri Aezkerako hitz jolasak prestatzeagatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu ere Javi Antxori eta Alejandro Belzunceri otapurrak sukaldatzeko logistikan laguntzeagatik.












