Dokumentu honetan egun hauetarako hainbat jarraibide eta jarduera aurki ditzakezue:
Haur bakoitzaren ulermenera egokituz, beharrezkoa da egun hauetan etxean egongo garela eta eskolara joango ez direla modu bisualean azaltzea.
Egunero, eguneroko errutina hasi aurretik, umearekin batera burutuko diren jarduerak antolatzeko ikusizko agenda bat sortzea gomendatzen da (argazkiak, marrazkiak eta kasu bada, piktogramak erabiliz). Funtsezkoa da haurrak egin nahi duena aukeratzeko espazio batzuk uztea eta jarduera eragakargarriak ahalegin handiagoa eskatzen duten beste batzuekin tartekatu ahal izatea.
- Etxean beren kabuz egin ditzaketen jarduerak bilatzea, eta egunerokoan sortzen diren zereginetan parte hartzea, adibidez:
- Mahai-tresnak garbi eta bere lekuan gorde behar dira.
- Mahaia jartzea.
- Arropa zikina garbigailura eraman.
- Yogurtak zakarrontzira bota.
- Arropa lehortzen laguntzea.
- Arropa garbia armairuan gordetzen laguntzea.
- Ogitartekoa prestatzea.
- Osagaiak pizza bati ipintzea.
- Etxe barruan mugimendua eskatzen duten jolasak sustatzea; izan ere, gutxiago aterako dira kalera. Adibideak:
- Harrapaketak
- Ezkutaketan jolastea
- Patataren korroa.
- Eskuzapiaren jolasa
- Sokasaltoa
- Sagua eta katua.
- Erlaxazio-uneak sustatzea:
- Apar-bainuak eta olio lasaigarriak.
- Argia itzalita edukiz masajeak ematea eta musika lasaigarriarekin. Olio eta krema naturalak erabil ditzakezue. Puntako pilotak edo eskuila biguinak erabil daitezke.
- Erlaxaxio eta arnas ariketak egitea.
- Itzalekin egindako jokoak:
- Botila sentsorialak/kaxa sentsorialak egitea: https://www.youtube.com/watch?v=49i9htICXwo da
- Jolas egituratuak proposatzea:
- Eraikuntza-jokoak:
- legoak.
- Blokeak.
- Tangram.
- Mekanoak.
- Joko sinbolikoa:
- Panpinekin jolasak, robotak…
- Etxetxoak eta sukaldeak.
- Animalitxoak eta granjak.
- Autoekin, hegazkinekin eta beste garraiobide batzuekin egindako abenturak.
- Erosketak.
- Jatetxeak.
- Medikuak.
- Txandakako jokoak:
- Memory
- Domino…
- Txandakako puzzleak
- UNO
- -Fantasiazko jokoak:
- Ipuinak elkarrekin asmatu.
- Istorioak antzeztea
- Txontxongiloak
- Sormen-jokoak:
- Plastilina.
- Margotzea.
- Muralak egitea. Marrazkiak inprimatu, margotu, moztu eta kolore ezberdinak dituzten muraletan itsatsi.
- Ipuinak irakurri
- Motrizitatea fina/lodia lantzeko jolasak:
- Margotutako makarroiekin edo moztutako lastotxoekin lepokoak egitea.
- Zirkuitoak egitea:
- Yogaren zirkulura jolastea
- Sukaldatu: https://www.youtube.com/watch?v=8Be3PGLHjNc