Egun on:
Osasun Departamentuak webgune bat diseinatu du: https://coronavirus.navarra.es/eu/.
Bertan informazio ofizial eguneratua eta koronabirusari (covid-19) buruzko gomendioak jasotzen dira. Gainera, Nafarroan atzematen diren kasuei eta pazienteen egoerari buruzko informazioa du, zenbat dauden ingresatuta eta zenbat etxean. Webgunean material grafikoa eta ikus-entzunezkoa ere badago.
Konorabirusari buruzko bi kartel ere bidaltzen dira pdf formatuan,euskaraz eta gaztelaniaz, kutsadurari aurrea hartzeko gomendioei buruz, eta horiek deskargatu eta inprimatu egin daitezke, erabili ahal izateko.
Informazio guztia eguneratuz joanen da, egoera aldatu ahala.
Informazio bide berri hau zuen jarduera-eremuan ahalik eta gehien zabaltzeko eskatzen dizuegu (zentroko langileak, familiak, etab.).
Mila esker eta izan ongi
Dirección General de Educación
Departamento de Educación
Tfno:848427183