IKASBIDAIA BERLINEN
Martxoaren 22tik 27ra DBH4ko ikasleok gure ikasbidaiaz gozatu genuen. Gure bidaiaren helmuga Berlin zen eta hor momentu oso politak pasatu genituen, baita hotza ere sufritu genuen.
Hiriaren zati handi bat ezagutu genuen lehenengo egunetan, ezinezkoa zen hiri guztia bisitatzea, oso handia zen eta. Hainbat leku grrantzitsu bisitatu genituen, adibidez: Alexander Platz, Brandenburgoko atea, Berlingo harresia, Check Point Charlie, museo interesgarriak, Holocaustoan hildako pertsonen omenez egindako omenaldia… Azken egunetan hiritik pixka bat atera ginen, Sachsenhauseneko kontzentrazio eremura joan ginen eta hurrengo egunean Berlineko Estadio Olinpikoa bisitatu genuen. Konturatu ginenerako jada bueltako hegazkinean geunden.
Oso ongi pasa genuen eta esperientzia oso polita izan zen. Hotz handia egin zuen arren asko disfrutatu genituen Berlinen bizitako momentuak.
Garraldako Eskola ere KORRIKAren alde!
Martxoaren 15ean Korrika ospatu genuen eskolan. 2 ordu inguru pasa genituen Korrikarekin lotutako ekintzak egiten. Lehenengo, eskola osoko ikasle zein irakasleak taldetan banatu ginen herria apaintzeko eta Korrikari ongietorria emateko. Ekitaldia bukatzeko, Korrikan egiten den bezala, klase bakoitzak prestatutako mezuak irakurri genituen. Ilunabar aldera pasatu zen Korrika ofiziala ingurutik. Egia esan jende askok parte hartu zuen. Eskolak ere Korrikan parte hartu zuen, gure kilometroa Garraldako herrian izan zen.
Garraldako Eskolako ikasle ohiei elkarrizketak
Hilabete honetan Komunikazio Tailerreko ikasleok elkarrizketatzaile lana egin dugu, Garraldako ikasle ohiei elkarrizketa batzuk egin dizkiegu. Beraien eskolako bizipenari buruz eta Garraldatik ateratzean nola sentitu ziren galdetu diegu. Ada Montoya, Oier Erro, Izaskun Arrosagaray, Goreti Urtasun eta Mariana Cristobali elkarrizketak egin dizkiegu eta haien erantzunak oso interesgarriak izan dira.
Elkarrizketa hauekin disfrutatu nahi baduzue, hementxe dituzue.
Iruñeko eskolen bisita
Pasa den astean, martxoak 12, Garraldako DBH3 eta DBH4. mailako ikasleak Iruñeko hainbat eskola bisitatzera joan ginen. Lanbide heziketako bi eskola eta Batxillergoko eskola bat ikusi genituen. Lehendabiziko Lanbide heziketako Maria Ana Sanz ikastetxea bisitatu genuen, bertan, hainbat ziklo aurkeztu zizkiguten: informatikakoa, administraziokoa… Ondoren, Virgen del Caminoko Lanbide heziketako ikastetxea bisitatu genuen eta bertako tailerrak nolakoak ziren ikusi eta nola erabiltzen ziren azaldu ziguten: mantenimentu elektromekanikoa, instalazio elektrikoak eta automatikoa etab. Goiza amaitzeko, Batxillergoko Eunate institutoa bisitatu genen, han aukeratu ahal ditugun bideak, ikasgaiak etab. erakutsi ziguten zentroko bisita egin ondoren.
Nerea Loiola idazlearen bisita Auñamendiko eskoletan
Martxoaren 12an eta 13an Nerea Loiola idazlearen bisita izan dugu Auñamendiko eskoletan. Luzaide-Arnegiko eskolan, Auritz eta Auzperriko ikasleekin, Garraldako LH eta DBHkoekin eta Zubiriko eskolako handienekin egon zen idazle zarauztarra.
Etorri aurretik, gelan bere liburuak irakurri genituen: Harri bat poltsikoan txikienek, Azken Lanhütarra ertainek eta 7G Udalekuak eta Idatzi behar nizkizunak DBHko ikasleek.
Bisitaren eguneko solasaldian liburu horiei buruzko galderak egin zizkioten ikasleek, baita idazle lanari buruzkoak ere: nola bururatzen zaizkion ipuinak idazteko ideiak, non idazten duen, zenbat denbora eskaintzen dion lan honi…
Literaturaz eta Nerearen hitzez gozatu genuen hitzaldian.
Esker mila eta laster arte, Nerea!